LANKI-k, Mondragon Unibertsitateko kooperatibismoaren ikertegiak, Kataluniako proiektu sozioenpresarial bati buruzko kasu azterketa aurkezten du; zehazki, Fagedari buruzkoa. Oso proiektu berezia da, desgaitasun psikikoak eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonek osatzen baitute. Proiektuaren helburua pertsona horien bizi-baldintzak eraldatzea da, eta, horretarako, kooperatiba bat sortu dute. Fagedak ezinezkoa zirudiena errealitate bihurtu du; hau da, Garrotxa eskualdean urritasun psikikoak dituzten pertsona guztiek lana izatea eta arreta terapeutikoa jasotzea; gainera, gaur egun Kataluniako jogurt-marka salduena da (langileen ezaugarriei buruzko publizitatea egin gabe lortu dute hori, beren lehiakortasuna produktuen kalitatean oinarrituz). Fageda utopia bat ari da egikaritzen praktikan (bere ekarpen, zailtasun eta kontraesanekin). Proiektuaren ezaugarri interesgarriena da helburu sozial eta humanoari ematen dion zentraltasuna; gako horrek azaltzen du zergatik garatu duten enpresa egiteko modu berezia. Esperientzia inspiratzailea da, eta berau aztertzea baliagarria izan zaigu kooperatibismoaren balioak gogora ekartzeko, gaur egungo eredu kooperatiboa nola hobetu hausnartzeko eta norantz joan nahi genukeen irudikatzeko. Mondragoneko kooperatibismoak etorkizunera begiratu behar du, logika kooperatiboak etengabe sakondu eta berrasmatu. Funtsean, bidai hori egiteko bidelaguna aurkitu dugu
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados