Subertsioz eta plazerez ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak, barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta desberdinkeriak ere islatzen dira haietan. Izan ere, kultur (sistemen) adierazpen ahaltsu direnez gero, jendarte, herri, talde edota komunitate jakinen ezaugarri guztiak islatzen dira jaietan. Ondorioz analisi eta gogoetarako pribilegiozko leku bilakatzen dira: bizimodu sozialak egituratzeko moduen berri ematen digute, baita jendarte horren eraldaketarako eta disidentziarako estrategien berri ere Liburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait ainguraketaren bitartez. Hala, testuinguru desberdinetan sortzen diren zenbait jai-erritu, egitasmo eta genero-harreman analizatzen dira. Horrez gain, festa-esparruan sortu diren hainbat ekimen, aldarrikapen, prozesu parte-hartzaile eta gogoeta ere bildu dira. Agentzia feminista erdigunean, festak eraldaketa kolektiborako esparru ahalbidetzen baitira. Funtsean, abiagune, testuinguru eta narrazio desberdinen artean festa-politika feministetan eta plazeraren kudeaketa kolektiboetan arakatzeko mapa sortu nahi izan da, bestelako koordenatuen bilaketan.
Genero-sistema eta jaiak: begirada antropologiko bat Euskal Herrikoerrealitateari
págs. 35-54
págs. 55-70
Donostiako Danborrada, berdintasunerantz. Luze ibilitako eta luze ibilibeharreko prozesua
Beatriz Moral Ledesma, Margaret Louise Bullen, Xabier Kerexeta Erro
págs. 73-84
págs. 85-98
Baztango mutil-dantzen analisia eta prozesu kolektibo feminista: praktikatik teoriarat eta teoriatik praktikarat
Aitziber Zapiain Intxausti, Edurne Arrieta Alcalde, Elurre Iriarte Iriarte, Garbiñe Elizegi Narbarte, Maitane Maritorena Azkarate
págs. 99-114
págs. 117-130
Musika-errebolta feminista, Mefsst! jaialdia azalean
Miren Aranguren Etxarte, Maider Fernandez Beristain, Leire Lopez Ziluaga
págs. 131-152
págs. 153-166
págs. 167-180
págs. 183-194
Azter ditzagun «gure» jaiak: parte-hartze, antolaketa eta militantzia-ereduen inguruko zenbait galdera (more)
págs. 195-210
págs. 211-228
Hamabost urte jai-erédu feministak astintzen: autodefentsa feminista, zaintza eta plazera bidelagun
Idoia Trenor Zulaika, Miren Guillo Arakistain, Idoia Arraiza Zabalegi, Oihana Etxebarrieta Legrand
págs. 231-248
págs. 249-262
págs. 263-276
págs. 277-302
págs. 303-306
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados