Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Francisco Javier Rojo Cobos. Irakurketaren xarma. 150 iruzkin literario

Oihane Calvo Ugarte (ed. lit.)

  • Liburu honetan Javier Rojok 25 urtetan zehar El Correoko Territorios kultura gehigarrian eta El Diario Vascoko literatura sailean idatzitako euskal argitalpenen kritika batzuk bildu dira, artikuluak pdf formatuan lortu ondoren, kritikak zeuden moduan ebaki eta zehaztuz, nahiz eta horietako askoren izenburuan akats ortografikoak izan. Horrela, bildutako 1996ko lehen kritikatik 2021ko azken kritikara pdf kalitateari dagokionez alde handia nabari da. Izan ere, XXI.mendean digitalizazioaren prozesuak aurrerapen handiak izan ditu, eta hori dela eta, 90eko hamarkadako kritiken kalitatea ez da 2000.urtetik aurrerako kritiken kalitatea bezain ona. Hala ere, kalitate ez hain ona duten lehenengo kritikak bilduman nahitaez ageri behar zirela erabaki da, Javier Rojoren ibilbide luzearen zati izateaz gain, euskal kritikari egindako ekarpen garrantzitsuak baitira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus