Eskuartean duzun lan edo bidaia honetara, aipatze hutsak jakinaren gaineko kontua balirudike ere, genero asimetriak ekarri gaitu eta hurrengo lerroetan bidaide izango zaitugunez hori argi geratzea gura genuke. Jakitun gara espazio irekien jaun eta jabe oraindik orain gizonezkoak direla, hots, gurean plaza, euskal kulturaren epizentroa, gizasemeena dela (Gonzalez, 2013), plazagizonena alegia; pilotari, bertsolari zein politikariena. Bestela esanda, etxekoandrea aise irudikatzen badugu ere, ez zaigu batere xamurra egiten plazandrea irudikatzea, plazan baserriko produktuak saltzen ari den emakumea ez bada.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados