Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de COVID-19 eta ondoren zer?: gogoeta bat Euskal Herritik

TM eLab Euskal Herrigintza Laborategia

  • COVID-19aren ondorengo mundua ez da berdina izango, eta kudeatu beharreko ondorioak eta erronkak nabariak izan arren ez dira neurgarriak oraindik, ez Euskal Herri mailan, ez mundu mailan. Birusaren bilakaera bera oraindik ezezaguna zaigun arren, hartuko diren erabaki eta kudeaketa moduek ondorengo hilabete eta urteetako Euskal Herriko dinamika kultural, ekonomiko, politiko, ekologiko eta soziala baldintzatuko dutela argi dago. Zertan eta zenbateraino baina? Testuinguru honetan, TM eLab, Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiaren asmoa etorriko denari buruzko gogoetarako espazio ireki bat eskaintzea izan da. Eta horretarako, gure herriaren etorkizuneko erronkei buruz aritzeko ekarpen kualifikatu anitzak bildu ditu esku artean duzun liburu honetan. COVID-19 osteko etorkizunari aurre egiteko beharrezko dugun herri elkarrizketa zabal, ireki eta sakonari ekarpena egin asmoz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus