Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Bizitegi-garapenak 1950-75: Paisaia arloko jardunbide egokien gidaliburua

Imagen de portada del libro Bizitegi-garapenak 1950-75

Resumen

  • 1950-1975eko bizitegi-garapenetako jardunbide egokien gida tresna ez-lotesle eta malgu gisa sortu da, ikuspegi praktiko batetik abiatuta, administrazio publikoen eta lantalde teknikoen lana errazteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1950eko hamarkadatik 1980ko hamarkadara egindako bizitegi-garapenek behar dituzten berroneratze-, biziberritze-, leheneratze- eta birgaitze-jarduketei aurre egiteko zereginean. Gaur egungo hirian, harreman-espazio aniztun baten bidez artikulatutako sare ugaritan banatzen da bizitza; hala, gaur egungo mundu hiritarra sistema konplexu baten adibide garbi gisa definitzen da. Haren alderdiren batean esku hartzeak, beraz, planteamendu integral eta zeharkakoa eskatzen du, lurralde-eskala guztiak barnean hartzen dituena. Hala ere, aldi berean, ezinbestekoa da beti giza eskalan zentratutako esku-hartzearen ikuspegiari eustea, kontuan hartuz azken batean xedea dela bertako biztanleen bizi-kalitatea bermatzea eta hobetzea. Horregatik, gaur egungo bizitegi-garapen urbanoen esku-hartze nahiz eraberritzeen beharren diagnostikoa burutzeak ohiko ikuspegi tradizionalen inguruan berriro hausnartzea eta erasaten dituzten zaharkitze- prozesuak barne hartuko dituen metodologia- estrategia berriak garatzea eskatzen du.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno