Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskal Autonomia Erkidegoko gazte etorkin tutelatu ohien gizarteratze prozesuak. Gizarte laguntasunezko esku-hartzeak aztergai

  • Autores: Maddalen Epelde Juaristi
  • Directores de la Tesis: Benjamín Tejerina Montaña (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2016
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Xabier Aierdi Urraza (presid.), Xavier Itçaina (secret.), Monika Madinabeitia Medrano (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa Oficial de Doctorado en Modelos y Áreas de Investigación en Ciencias Sociales
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Dialnet Métricas: 3 Citas
  • Resumen
    • Doktoradutza tesi honen ikerketa objektua EAEn dauden gazte etorkin tutelatu ohiek aurkezten duten gizarteratze egoera ezagutzea da, eta familia autoktonoekin mantendutako gizarte harremanek prozesu horretan betetzen duten papera aztertzea. Espainia zein Euskal Herrira adin txikiko izanik iristen diren mutikoak dira hauek, eta baldintza horrek babesa ematen die 18 urte bete arte; adin nagusitasuna betetzean ordea gaitasun juridiko osoa eskuratzen dute eta babesgabetasun egoeran aurkitzen dira bat-batean. Hori dela eta, egoera berezi horretan aurkitzen diren subjektuen gizarteratze prozesua zein baldintzetan ematen den aztertzea du objektutzat tesi honek. Ikerketa horretan gaur egungo krisi ekonomikoa kontutan izan da, gazte etorkinei zuzenean eragiten dien gertaera baita, lanpostu bat eskuratzeko zailtasun itzelak eraginez. Hiru lurralde historikoek martxan jarritako emantzipazio baliabideak ere aztertu dira, horiek gizarteratze prozesua ahalbidetzeko erakusten duten eraginkortasun maila ezagutzeko asmoz. Azkenik, enplegua eskuratzeko dituzten zailtasunak direla eta, komenigarria ikusi da potentzialtasun integratzailea duten eta mekanismo tradizionalen gabeziak osatzen dituzten elementu eta ekintzak ikertu eta horiekiko apostua egitea. Zentzu horretan adin txikiko ziren bitartean Gipuzkoako Izeba proiektuan (adin txikiko etorkinak familia autoktonoekin harremanetan jartzea helburu duena) parte hartzeko aukera izan zuten gazteek izebengandik jasotzen duten gizarte laguntasuna aztertu da, eta laguntasun horrek gazte etorkin tutelatu ohien gizarteratze prozesuan nolako eragina duen ikusi.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno