Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa

  • Autores: Gorka Salces Alcalde
  • Directores de la Tesis: Josu Amezaga Albizu (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2016
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Txema Ramírez de la Piscina Martínez (presid.), Edorta Arana Arrieta (secret.), Elixabete Pérez Gaztelu (voc.), Iratxe Aristegui Fradua (voc.), Aitor Zuberogoitia Espilla (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa Oficial de Doctorado en El Nacionalismo en el Siglo XXI/Nazionalismoa XXI. Mendean
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Dialnet Métricas: 4 Citas
  • Resumen
    • Gaur egun, euskarazko hedabideek erronka bikoitzari egin behar diote aurre. Alde batetik, mundu mailako krisia bizi dute komunikabideek, bat-batekotasunean oinarritutako ohitura komunikatiboak eta doako edukiak orokortzearen ondorioz. Bestetik, euskal hiztunen tipologia asko ugaritu da azken hamarkadetan, eta, hortaz, identifikatzen errazagoa zen publiko potentzialarentzako produktuak sortzetik ezaugarri jakin batzuei lotzen zailagoa den komunitate bati zuzendutako produktuak ekoiztera igaro dira euskarazko hedabideak. Euskaldunen iritziek, ohiturek eta jarrerek kontsumoan izan dezaketen eraginaz jabeturik, proiektu honek aldagai horien nolakotasuna eta jatorria identifikatzea du xede, etorkizunera begira sektoreak bere publiko potentziala hobeto ezagutu eta estrategia berriak jorra ahal ditzan.Lan honetan metodologia hirukoitza erabili da euskal hiztunen ohitura komunikatiboak aztertzeko. Lehenik eta behin, kontsumo mediatikoan eta haren baitako hautu linguistikoan eragin dezaketen faktoreak detektatzeko asmoz ikergaia jorratu duen literatura berrikusten du tesiak. Ondoren, adinaren, sexuaren, hizkuntza gaitasunaren eta jatorri geografikoaren arabera hautatutako euskaldunekin egindako sakoneko elkarrizketak kodetu eta aztertu dira. Halaber, audientzia neurketen eta bestelako iturri estatistikoen bilketa, analisia eta kritika barnebiltzen ditu ikerketa honek. Azkenik, azterketa kualitatibotik zein kuantitatibotik ateratako ondorioen sintesia planteatzen da, eta uztarketa metodologikotik euskaldunen eta hedabide kontsumoaren arteko harremanaren ezagutzari ekarpena egiten zaio.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno