Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Differential object marking and datives in basque syntax

Ane Odria Tudanca

  • Doktore tesi honen helburu nagusia zenbait euskal hizkeratan gertatzen den Osagarrien Markatpen Bereizgarria (Differential Object Marking, DOM) aztertzea da. Ikerketa lan honek DOM osagarrien izaera sintaktikoa argitzea du xede, eta hauek datibo markapena erakusten dutenez, bestelako datibo argumentuen ¿hau da, arazi, esperimentatzaile, helburu edota jabe datiboen¿ sintaxia ere arakatzen da bertan. Hala, lan honetan DOM osagarrien zein gainerako datiboen sortzezko kategoria eta konfigurazio sintaktikoa, Pertsona Kasuaren Murriztapenarenaren eraginak eta berau saihesteko estrategiak edota datibo kasuaren zilegiztatzea bera azaltzen dira, besteak beste.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus