Testukritika eta metalexikografiaren bitartez XVII. mendean Silvain Pouvreauk idatzi zuen euskara-frantses hiztegi amaitugabe eta argitaragabearen zenbait alderdi arakatzen dira: ereduak, gauzatze prozesua, kronologia eta egitura, idatzizko eta ahozko iturriak, neologismogintza, hiztegigilearen iturriekiko jokabidea, hiztegiko lekukotasunen bilakaera denboran zehar, etab.Ikerketa bi atal nagusitan banatzen eta aurkezten da: alda batetik, hiztegiaren A, B, C, D, I, V eta X letren edizio kritikoari dagokio, eta bestetik, edizio horren gainean landutako azterketa eta ondorioak biltzen dira.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados