Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Alzheimer gaixotasunarekin erlazionaturiko proteinen ultraegitura mailako kokapena baldintza fsiologikotan: app eta ps1 arratoi helduen hipokanpoan

Naroa Anabitarte Gonzalez

  • APPren proteolisiari buruz asko ikertu da, eta prozesu hau zelularen barruan non gertatzen den ere talde ezberdinek aztertu dute. Hala ere, oraindik ez dago batere argi proteolisi hori bideratzen den zelula barneko gunea. Guk proteolisi hori baldintza fisiologikotan non gertatzen den jakin nahi izan dugu. Horretarako, APP eta PS1 sinapsian kokatzen ziren ala ez ikusi nahi izan dugu. Mikroskopio elektronikoa erabiliz, ultraegitura mailan aztertu dugu kokapena, eta sinapsiaren alde batean ala bestean kokatzen ziren ikusi dugu (alde presinaptiko edo postsinaptikoan). Mikroskopio elektronikoaz gain, zenbait teknika biokimiko erabiliaz ere (Western Blot, sinaptosometan), informazio gehigarria lortu dugu, eta guztiarekin, APPren proteolisia gune horietan gertatzen zen edo ez aztertu dugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus