Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Lipid regulation of Atg8 family protein recruitment and membrane modulation of mitophagy and autophagic cell death

  • Autores: Zuriñe Anton Helas
  • Directores de la Tesis: Alicia Alonso Izquierdo (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2017
  • Idioma: inglés
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Isabel Varela Nieto (presid.), Gorka Basañez Asua (secret.), Sharon A. Tooze (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesi lan honen aurkikuntzek, mitofagian zehar LC3/GABARAP familiako proteinen mitokondrioetarako errekrutatze-prozesuaren mekanismo molekularraren eta Atg8 proteinaren giza ortologoek giza lerro zelular ezberdinetan daukaten funtzioaren inguruko argibideak ematen dituzte. Kardiolipinak, kaltetutako mitokondrioak hautatzeko errezeptore gisa daukan funtzioa, zenbait faktoreren ondorioz erregulatzen da. Horien artean aurkitzen dira indar ionikoa, bigeruzaren jariakortasuna eta mintzaren kurbadura. Proteina-lipido elkarrekintza elektrostatiko hau, mitofagiarekiko espezifikoa izango litzateke eta ez litzateke autofagia babesgarri ez-hautakorrean edo THC kanabinoideak eragindako heriotza zelular autofagikoan gertatuko. Gainera, LC3/GABARAP proteina familiako kide bakoitzak, zelula-motaren menpekoa den mekanismoaren bidez (estresarekiko espezifikoa ere izan litekeena), mitokondriora erakarriak dira (Antón eta lank., 2016; Antón eta lank., prestatzen). Azkenik, tesi lan honetan deskribatutako aurkikuntzek, THCk eragindako autofagia bidezko minbizi zelulen heriotza, erretikulu endoplasmatikoan pilatutako dihidrozeramidaren ondoriozko autolisosometako mintzaren iragazkortasunaren handipenean eta heriotza zelular apoptotikoaren aktibazioan oinarritzen dela defendatzen dute (Hernández-Tiedra eta lank., 2016). Gainera, LC3B proteinaren lipidazioak, proteinak mitokondrioaren mintzean zeramidara lotzeko daukan gaitasuna modulatzen du (Antón eta lank., 2016), horrela mitofagia bidezko heriotza zelularra eta tumoreen ezabaketa erregulatuz. // Tesi lan honen aurkikuntzek, mitofagian zehar LC3/GABARAP familiako proteinen mitokondrioetarako errekrutatze-prozesuaren mekanismo molekularraren eta Atg8 proteinaren giza ortologoek giza lerro zelular ezberdinetan daukaten funtzioaren inguruko argibideak ematen dituzte. Kardiolipinak, kaltetutako mitokondrioak hautatzeko errezeptore gisa daukan funtzioa, zenbait faktoreren ondorioz erregulatzen da. Horien artean aurkitzen dira indar ionikoa, bigeruzaren jariakortasuna eta mintzaren kurbadura. Proteina-lipido elkarrekintza elektrostatiko hau, mitofagiarekiko espezifikoa izango litzateke eta ez litzateke autofagia babesgarri ez-hautakorrean edo THC kanabinoideak eragindako heriotza zelular autofagikoan gertatuko. Gainera, LC3/GABARAP proteina familiako kide bakoitzak, zelula-motaren menpekoa den mekanismoaren bidez (estresarekiko espezifikoa ere izan litekeena), mitokondriora erakarriak dira (Antón eta lank., 2016; Antón eta lank., prestatzen). Azkenik, tesi lan honetan deskribatutako aurkikuntzek, THCk eragindako autofagia bidezko minbizi zelulen heriotza, erretikulu endoplasmatikoan pilatutako dihidrozeramidaren ondoriozko autolisosometako mintzaren iragazkortasunaren handipenean eta heriotza zelular apoptotikoaren aktibazioan oinarritzen dela defendatzen dute (Hernández-Tiedra eta lank., 2016). Gainera, LC3B proteinaren lipidazioak, proteinak mitokondrioaren mintzean zeramidara lotzeko daukan gaitasuna modulatzen du (Antón eta lank., 2016), horrela mitofagia bidezko heriotza zelularra eta tumoreen ezabaketa erregulatuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno