Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Zaurgarritasun ibilbideetan balantzaka: diru-sarrerak bermatzeko errentaren argi-ilunak

Aiala Elorrieta Aguirre

  • Ikerketa lan honetan, zaurgarritasunak eta gizarte bazterkeriak har dezaketen itxura anitzak ikasi nahi dira. Zehazki, Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen Diru-sarrera Bermatzeko Errenta (DBE) prestazioaren onuradun diren pertsonengan fokatuta, zaurgarritasun istorioak nola perfilatzen diren ikasi nahi da, horretarako, pertsona hauen bizitza-kontakizunei eutsiz. Abiapuntu gisa, hurrengo hipotesiari heldu zaio: DBE prestazioa zaurgarritasun ibilbide horietan ongizatearen euskarri sendoa izanik ere, egoera hauskorrak gainditzeko nahikoa sostengu ez dela uste dugu.Era berean, hiru ikerketa lerro nagusi jorratu dira. Lehenik eta behin, gizarte bazterkeria konfiguratzen duten dimentsio anitzen artean, familia esparruan zentratu gara. Zentzu honetan, familia esparruak zaurgarritasun istorioak zein bidetatik leundu edota biziagotzen dituen analizatu da. Bigarren ikerketa lerro gisa, bizitza-ibilbideetan une esanguratsuek, trantsizioak edota hausturek izan dezaketen arrastoa aztertu da. Azkenik, DBEren onuradunen artean prestazioari buruzko ezagutzak haien ibilbide pertsonaletan izan dezakeen eragina landu da. Doktorego tesia bost kapitulutan antolatu da. Lehen bietan, lanaren oinarri teorikoak ezarri dira. Hirugarrenean. Ikerketa lanari berezko itxura eman dion tresna metodologikoaren erabilgarritasuna defendatu da; elkarrizketa kualitatiboa, alegia. Laugarren atala landa lanari eskainita dago eta bertan, landa-lanaren diseinua, garapena eta emaitza nagusiak erakusten dira. Landa lan hau, DBEren onuradun diren hamazortzi pertsonari burututako elkarrizketa kualitatiboetan oinarritu da.Azkenik, lanari itxiera emateko, ikerketaren ondorio nagusiak biltzen diren bosgarren kapituluan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus