Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ur nahasien erraiak. LGTB* esperientzia eta politizazioak Hego Euskal Herriko herri mugimenduetan

Jokin Azpiazu Carballo

  • Doktore tesi honek subjektibazio politikoaren prozesuak aztertzen ditu, LGTB* esperientziak eta herri mugimenduak abiapuntu eta agertokitzat hartuz. Horretarako analisi situazionala erabiltzen du, alde batetik herri mugimendu ugaritan ari den edo aritu diren LGTB* ekintzaileak elkarrizketatuz eta, bestetik, gaur egun Hego Euskal Herrian aktibo dauden LGTB* talde eta kolektiboak, haien politikak instituzioetatik kanpo egiten dituzten horiengan enfasi berezia ipiniz. Pentsamendu sozial eraldatzailearen tresnak aplikatuz (hala nola, teoria feministak, queer ikuspegiak edo ekonomiaren inguruko ikuspegi kritikoak) LGTB* pertsonok subjektu politiko bilakatzeko (edo horrela agertzeko) egiten dugun bidearen testigu da ikerlana, hala nola sexualitate eta genero bizipen eta nortasun ez-normatiboen inguruan egiten den aktibismoak bizi dituen eztabaida, korapilo eta erronkena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus