Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Kudeaketarako adierazleen sistemak ekonomia sozialeko erakundeetan: ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua

  • Autores: Unai del Burgo García
  • Directores de la Tesis: Aitor Bengoetxea Alkorta (dir. tes.), María Jesús Luengo Valderrey (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2020
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Martín Larraza Kintana (presid.), Aitziber Etxezarreta Etxarri (secret.), Francisco Javier Arrieta Idiakez (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Estudios sobre Desarrollo por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Dialnet Métricas: 1 Cita
  • Resumen
    • Doktorego tesi hau UPV/EHUren Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren(GEZKI) eta Ikastolen Elkartearen arteko hitzarmen baten bitartez gauzatutako ikerketa bat da:Euskal Herriko ikastolen inguruko ikerketa enpirikoa, ikastolen mugimenduarekin zuzeneanlankidetzan, Ekonomia Sozialeko Erakundeen (ESE) kudeaketa arazo zehatz bati erantzunaemateko. Mota horretako erakundeen helburu ekonomiko-finantzarioak bermatzea ezinbestekoa daberaien helburu sozialen lorpena ahalbideratzeko. Helburu sozio-ekonomiko horiek lortzeko (baiekonomikoak, bai sozialak), ESE-ek ohiko kudeaketa-prozesu enpresarialak garatu behar dituzte:planifikazioa, kudeaketaren kontrola eta erabakitze-prozesua. Prozesu guzti horiek moduarrazionalean gauzatzeko informazio egokia izan behar dute. Horretarako, beraien kudeaketaekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko tresnak landu behar dituzte, zehazki, kudeaketarakoinformazio-sistemak (KIS). Hala ere, mota honetako erakundeen helburuak multidimentsionalakizanik, ESE-en KIS-ak izaera multidimentsionala, holistiko edo integrala bera ere izan behar dute:aldagai ekonomiko-finantzarioak eta sozialak kudeatu behar dituzte modu orekatuan (¿KudeaketaOrekatua¿). Informazio-sistema formalizatuen artean, kudeaketarako adierazleen sistemak (KIS)dira ESE-en oreka hori bermatzeko tresnarik egokiena. Gauzatu dugun ikerketan, ¿kudeaketaorekatua¿ delako hori ahalbideratzeko kudeaketarako adierazleen sistemen (KAS) baliagarritasunaaztertu nahi dugu, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta sozialahobetzeko informazio-tresnen ikerketan sakontzeko asmoarekin. Horretarako, esan bezala,Ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua aztertuko dugu, mugimendu horien kooperatibei KASeredu zehatz bat proposatuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno