Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Intelligent and self-adaptive strategies for improved energy management in fleets of vehicles

Jon Ander López Ibarra

  • Tesi honen erronka nagusia, "autoen flota bat energetikoki kudeatzeko soluzio integrala bat lortzea, flota mailako jabetzaren guztizko kostua optimizatuz, ziurtatzen planifikatutako baterien bizitzak lortzen direla, ikasketan oinarritutako energia kudeaketa estrategikoen bidez". Erronka hau gauzatzeko alde batetik, ikasketan oinarrituriko energia kudeaketa estrategia berri bat garatu da, inferentzia sistema neuro-lauso moldakorra den teknikaz baliatuz, baterien degradazioaz kontziente dena. Ikasketan oinarrituriko energia kudeaketa estrategiek ahalbidetzen dute epe motzeko potentzia/energia kudeaketa gauzatzea programazio dinamikoaren pareko emaitzak lortuz, autobusen baterien bizitzaren epe luzeko kudeaketarekin bateratzea.Bestaldetik, floten kudeaketa energetikoa gauzatzeko estrategia jerarkiko bat proposatu da, ikasketan oinarrituriko estrategia integratzen duena, flota eta ibilgailu mailako kudeaketa holistikoa egiteko. Garatutako egitura honekin, flota mailako askatasun maila berriak aurkitu eta aplikatu dira. Lehenengo autobusa-ibilbide floten kudeaketa teknika, autobusaren operazioa ibilbide bakoitzera egokitzen du. Bigarren ibilbide-autobusera floten kudeaketa teknika, flotaren berrantolaketa kudeatzen du, autobus baterien bizitza kritikoenak orekatuz. Hirugarren flota mailako teknika ikasteko energia kudeaketa estrategia eguneratzen du, autobusen bizitza osoan zehar ematen diren egoera berriei operazioa moldatzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus