Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Zeberio-Haraneko euskararen azterketa etno-linguistikoa

  • Autores: Juan Manuel Etxebarria Ayesta
  • Directores de la Tesis: Alfonso Irigoyen Echevarria (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad de Deusto ( España ) en 1988
  • Idioma: euskera
  • Materias:
  • Enlaces
  • Dialnet Métricas: 7 Citas
  • Resumen
    • Zeberio haraneko euskararen ikuspegi orokorraren nondik norakoa aztertu nahian, aikomenzan, besteak beste, jorratutako alorrak.

      I-. BOKALISMOA Zehaztasunari begira eta espektrogramak ahal denik eta argienak lortzearren, berri?emailea, Patxi Etxebarria Arroita, betiko Zeberiokoa, 70 urtetakoa, Deustuko Unibertsitateko Laborategi Fonetikora bertara ekarri genuen grabaketa egiten. Azterbideko multzo fonikoen inkesta ahoz?ahoz eta euskera hutsean eginaz. Bokaleen Formanteak eta Denpora: 288 bokale: 106 Tonikoak eta 182 Atonak. Bokale bakoitzaren Formante biak neurtu dira: Fl - F2, Zeberioko triangelu bokalikoa eta denbora emaitzak lortzeko.

      II-. DIPTONGAZIOA a) DIPTONGOAK: Beheranzkoak. Goranzkoak. Primarioak. Sekundarioak. Aldatuak. Bereziak.

      b) DIPTONGO DESEGITEAK III-.KONTSONANTISMOA a. TRANSKRIPZIO ERA: Filologikoa> Euskerara eratua b. KONTSONANTEEN BANAN-BANAKOA: Kontsonante sailkapenerako AHOSKUNEA hartu da kontutan jarraian kontsonante bakoitzaren azalpen zehatza egiteko. Definiziotik hasi, ezaugarri Fonologiko eta Fonetikoa eman, adibide biziak jaso eta kasuan kasuko Espektrogramak aipatu.

      c. "H¿-RI BURUZ: Zeberion, ""H"" ahozkatu ez da egiten. Baina bere tokian fenomeno bi gertatzen dira: Bata, epentesi kontsonantikoa: ago, biger... Bestea, bokale berdinen artekoa denean, ez da asimilatu, era batera edo bestera gordeaz: aistu, bietik...

      d. Azkenik, bukatzeko, Zeberioko euskera biziaren taula Fonetiko-Filologikoa eskeintzen da.

      IV-. MORFO-JOSKERA 1-. DEKLINABIDEA Gramatikazko kasuen marketatik hasi eta gainetiko guztia jaso da, bokalez eta kontsonantez amaitutako adjetibo bi, leku-izen bi eta izen propio bi erabiliz.

      2-. ERAKUSLEAK Lehenengo eta behin, erakusleak huts-hutsean jaso dira eta gero birritako erabilera. Deklinabidean bezala, azentoz bereizten diren bikote-homonimoakak azentu barruan sakontzen dira.

      3-. ADITZA Luze-zabalean, ZUKAko aditz?jokoaren ondoan HITANOzkoa jaso da, gizonezkoena zein andrazkoena. Eskema hau jarraitu da: Egite era, Baldin era, Ondoriozkoa, Subjuntiboa, Ahal era eta Aginte era, kasurik kasu.

      4-. JOSKERA Adibide biziz beteriko haronako bat egin da JOSKERAren atal bakoitzaren aurrean. Bide bat jarraitzearren, hauxe egin dut: Perpaus soilaren atalak. Perpausaren guna. Perpaus soilak. Perpausen arteko joskera. Menpeko perpausak. Harridurazko perpausak.

      V-. KONTSONANTE MULTZOEN AHOZKERA Hitz egiten dugunean, Multzo Fonikoz Multzo Foniko egiten dugu eta era horretara kontsonanteen elkar-joteak sortzea guztiz bidezko da herri-hizkuntzaren eufonia, ekonomia eta transmisio ohitura bitarteko direla. Kontsonante elkarte posible guztiak aztertu dira ondorioetara heltzeko.

      VI-. MULTZO FONIKOEN LABURKETAZ Lehenago aipatu ditudan, ekonomia, eufonia eta transmisio ohitura faktoreak orokortzat hartu behar dira baina zehaztu ere egin daitezke, beste hizkuntza batzuk lez, gurea ere batzuetan lege unibertsalen menpean eta beste batzuetan geureen menpean dagoelako. Hau baieztatzeko multzo foniko berezi batzuk aztertu dira.

      VII-. AZENTUAZ Zeberioko azentua jaso, aztertu eta ahal izan den neurrian ondorioak ateraten saiatu naiz, sarritan hiztunen berezkotasunak mugatu arren. Aikomen hemen ba azterbidea:

      Bokaleen ahots denpora, (291 bokale aztertu dira), azentu intensitatea, auzune-izenak (makrotoponimia), lau auzune zehatz (mikrotoponimia), izen propioak (sinkronia-diakronian). Progresio Sintagmatikoa, Fijazio Paradigmatikoa eta azkenik azentua bereizgarri bereiztzaile lez.

      VIII-. TRANSKRIPZIOBIDEA: 1-. Etnotestoa. 2-. Etimologikoa. 3-. Fonetikoa. 4-. Literarioa IX-. BERRIEMAILEEN FITXA ETA ZEHAZTASUNAK X-. BIBLIOGRAFIA XI-. ERANSKINA: SONOGRAMAK, ETNOTESTOAK, ESAERAK, HIZTEGIA etab.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno