Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako tokiko garapena: Euskal Autonomia Erkidegoaren kasu azterketa

Pablo Arrillaga Márquez

  • Tokiko garapena eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) azken hamarkadetan hazkunde nabaria izan duten esperientziak dira; eta beraz, esparru zientifiko-akademikoan geroz eta arreta handiagoa jartzen zaie. Bien arteko hurbilketa bat posible denaren ideiatik abiatuta, tesi honetan, ESSan oinarritutako tokiko garapen eredu baten inguruan ikertu izan da. Horretarako, bi corpus teorikoen mugapen kontzeptuala egin ostean, hauen oinarri teorikoetan, bateragarritasuna ahalbidetzen duten elementuetan, ezaugarri komunetan eta bien arteko bateraketa batek sor ditzakeen sinergietan arreta jarri da. Horrez gain, ESSan oinarritutako tokiko garapenerako eredu eraldatzaile baten proposamena egin da; dagoeneko erabiltzen hasia den kontzeptu bati ekarpena egiteko. Eta azkenik, hau guztia lurreratzeko, EAEn ESSan oinarritutako tokiko garapen ereduak ezartzeko aukera aztertu da. Horretarako, orain arte eman diren hurbilketak ikusi eta tokiko garapenerako eragile esanguratsuen (tokiko garapen agentziak) eta ESSko eragileen diskurtsoak aztertu dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus