Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Kantauriar kostaldeko ekialdearen bilakaera itsas mailaren ikuspegitik

Peru Bilbao Lasa

  • Hondarrezko hondartzak, itsaslabarrak eta kostaldeko plataforma arrokatsuak dira mundu osokokostaldeetako ezaugarri nagusienak, zeinak gaur egun hainbat altueratan aurkitzen direnak. Elementuhauek, itsas mailaren aldaketen eta mugimendu bertikalen bidez definituta daude, tektonikoak etaisostatikoak barne, eta kostaldeko paisaiaren bilakaera historikoari buruzko datu baliotsuak eskaintzendituzte.Bilakaera hori jakiteko, azaleratutako zein urperatutako erliebeak aztertu dira, iraganeko kosta-lerroak etairaganeko kostaldeko plataforma arrokatsuen (IKPA) kokapena eta altuera zehaztuz. Azterketak, urpeandauden 13 terraza detektatu ditu, gaur egun urpean dauden iraganeko kosta-lerroei dagozkienak.Azaleratutako eremuan berriz, iraganeko 18 plataforma arrokatsu definitu dira.Jasotako datuek, Kantauriar kostaldeko beste metakin batzuekin batera, antzeko bilakaera tektonikoabaieztatzen dute IEI 5e-tik gaurdaino. Gorakada, izatekotan, minimoa litzateke. Urpeko datuek ereegonkortasun epe luze bat iradokitzen dute: IEI 11ko itsas maila altuaren eta IEI 9aren hasieraren artekomomenturen batetik, gaur egunera arte. Hortaz, altxatze tektonikoa Pliozeno/Miozenoaz geroztik gertatuzitekeen, modu homogeneo batean, ikerketa eremuan kota altuan dauden iraganeko plataformen antzekoaltitudeak erakusten duten bezala. Azken pultsoa, IEI 11ko itsas maila altuaren eta IEI 9aren hasierarenarteko momenturen batean gertatuko zen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus