Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan 1950. urteetan sortu ostean, erizaintza-prozesua, egun, mundu osoko erizaintza-eskoletan, ospitaletan eta zentrotan erabiltzen da. Doktore-tesi honetan erizaintza-prozesuak Gipuzkoako herrialdean zenbaterainoko isla izan duen aztertzen da, hau da, erizaintza-prozesua erabiltzen den ala ez eta, erabiltzekotan, non, noiztik, zergatik, ze zailtasunekin, ze erizaintza-modeloren eraginpean eta ze modutara erabiltzen den.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados