Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Haurrei emandako tratu txarren ondorioak eta parekoekiko harremanak

  • Autores: Alexander Muela Aparicio
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 60, 2007, págs. 107-123
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honek tratu txarrak jasandako haurrek parekoekin sortzen dituzten harremanen errebisio teorikoa egitea du helburu.Tratu txarrek ondorio sozio-emozional larriak dituzte haurraren garapenean. Haurrak bere parekoekin duen harremana helburu ebolutibo oso garrantzitsua da eta haurraren lehen urteetan garatzen da. Hau da, lehenengo 30 hilabete eta 7 urte bitartean, alegia, eskolaurrean eta haur-hezkuntzan dagoen garaian. Haurrak bere parekoekin duen harremanari buruz eta tratu txarrei buruz egindako ikerketek honakoa erakusten dute: tratu txarrak jasan dituzten haurrek adin berekoekin harreman desegokia garatzeko joera handiagoa dutela. Zenbait ikerlanetan ere ikusi da pertsona arteko harremanetan izandako arazoek lotura dutela jarrera antisozialarekin eta haurtzaroko, nerabezaroko eta helduaroko nahasmendu psikiatrikoekin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno