Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntzaren biziberritzerako politika eraginkorra: nolakoa izan liteke?

Julia Sallabank, Nerea Díaz Alkorta

  • Lan honek galzorian dauden hizkuntzen politika eraginkorrak nolakoak izan litezkeenaren inguruan hausnartzen du. Horrez gain, hizkuntzaren biziberritze-gaiak lantzen ditu, besteak beste, definizioak, helburuak, metodoak eta erronkak, eta emaitzak ebaluatzeko irizpide posibleak planteatzen. Lanak duen helburua “hizkuntza bat salbatzeak” eta hizkuntza biziberritzearen eraginkortasunak zer esan nahi duen ulertzen laguntzea da.

    Lanak hizkuntzarekin lotura duten jarduerak aztertzen ditu eta beren funtsezko arrazoiak eta ondorioak azaltzen, bi ikerketa-kasuetan oinarrituz: Kanaletako uharteak eta Man uhartea (Britainiar uharteen mende dauden gobernu sistema txikiak). Kanaletako uharteetan, bertako hizkuntzak ez daude ikasketa-planetan, eta biziberritze-ahaleginek ere ez dute oraindik hizkuntza menderatzen duen hiztunik eman. Nolanahi ere, Man uhartean, manxerako azken hiztuna 1974an hil zen arren, hizkuntzak gaur egun laguntza publiko handia du, eta gainera, manxeraz erakusten den eskola bat dago. Nahiz eta hori lortu duten, oraindik hizkuntza biziberritzearen iraunkortasunari dagozkien kezkak egon badaude.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus