Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntza portaeren motibo subjektiboez hausnarketa

Nekane Arratibel Insausti, Asier Irizar Mezo, Joxpi Irastortza Madariaga

  • Norbanakoaren jarrerak eta motiboek zeresan handia dute portaera linguistikoei dagokienez, baina inguruaren/gizartearen eraginak ere badu zeresanik arlo horretan. Hori dela eta, euskararen normalizazioari begira, behetik gorako prozesuekin batera, goitik beherako prozesuak ere beharrezkoak dira. Kontua ez da “ni” eta “gizartea”, baizik eta “gu”, barruak eta kanpoak bat egingo duten espazioa. Ildo horretatik euskararen inguruan diskurtso berri bat eraikitzeko beharraz hitz egiten da, berdintasunetik abiatuta eraikitako diskurtsoa, baina ba al dago horretarako baldintzarik? Zer ulertzen dugu berdintasunaren diskurtsoaz?


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus