Brian Paltridge, Ana Isabel Morales
Azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio generoaren ideiari hizkuntz ikasgelan. Hala ere, "testu-motaren” ideiari garrantzi gutxiago eman zaio. Artikulu honek argudiatzen du "generoa” eta "testumota” bereiztea garrantzitsua eta onuragarria dela. Bereizketa hau argitu nahian, generoan oinarritutako testuliburu bitatik ateratako testuen azterketa aurkezten du. Erabilitako testuliburuetako batek helduen bigarren hizkuntzako alfabetatzea lantzen du, eta besteak, berriz, testuinguru akademikoko idazketari erreparatzen dio. Artikuluak, bestalde, generoen eta testu-moten arteko erlazioak hizkuntz klasean ustiatzeko moduak ere proposatzen ditu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados