Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Metodoen bizitza ezkutua

Jack C. Richards, Uxoa Larramendi

  • Artikulu honetan, hizkuntz irakaskuntzako metodoen estatusa hiru ikuspegitatik aztertuko ditugu. Lehenik, metodoak nagusiki hizkuntzaren teoria batean (eta, beraz, hizkuntz syllabus baten nolakotasunari dagozkion ikuspegietan), edo hizkuntz ikaskuntza-prozesuen nolakotasunaren teoria batean oinarritzen ote diren ikusiko dugu. Ardatza hizkuntza duten edo ikaskuntza duten metodoen arteko desberdintasunak aztertzeko, hizkuntz programa eta syllabusaren diseinuan eta berrikuntzak dakartzaten metodoetan gaur dauden joerak kontuan hartuko dira. Bigarrenik, metodoak hautatzeko arrazoiak eta beren eragina ikusiko dugu.

    Arrazoi horiek askotan ez dute zerikusi handirik izaten metodo jakin baten filosofia edo edukiarekin, baina bai metodoaren formarekin eta onespenarekin. Azkenik, metodoak curriculumaren garapenari buruzko kezka zabalagoen arabera aztertuko ditugu. Ikuspegi honetatik, metodoei buruz planteamendu zehatzagoak behar direla ohar gaitezke. Gaur erabiltzen diren metodo gehienak ez dira behar bezala ebaluatu, eta ez da datu nahikorik jaso ebaluazio hori bideratzeko. Helburuak eta irizpideak askotan ez dira zehazten, eta ez dago daturik benetan nola erabiltzen diren ikusteko. Curriculumaren garapena gai zabalagoei begira egin beharra azpimarratzen da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus