Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Zer egiten dute meditazioak eta zientziak bat eginda?

Naiara Gorroño Viteri

  • Gure gaur egungo gizarte moderno eta estresatu honetan, indartsu azaldu da azken boladan mindfulness mugimendua, arreta osoa esan nahi duena. Meditazioan oinarritzen den entrenamendu mentala da mindfulnessa, arreta orain gertatzen ari denari lotzen irakasten duena. Zertarako balio diezaguke une honetan, gure Mendebaldeko mundu modernoan, oinarria duela 2.500 urte baino gehiago duen antzinako teknika horrek, lurraldearen beste aldetik, Ekialdetik, datorrenak? Izan ere, mindfulnessa gaur egungo zientziaren ekarpena izanda ere, oinarria budismoan duen teknika bat da. Mestizaje bat da, Ekialde espiritualaren eta Mendebalde pragmatikoaren arteko elkartzea, eta hor dago, agian, haren balioa: gure gizarteak ahaztu duen alderdi bat lantzen du, barne-errealitatea, eta gaur egungo gizarte azeleratu honen abiadura moteltzera dator, gure buruak patxada eta lasaitasuna izan ditzan, baina Mendebaldeko zientziak garatu dituen ezagutzak alde batera utzi gabe.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus