Oxel Azkarate Iturbe, Aitor Aritzeta Galán, Ion Lezeta Ruiz de Alegría, José Ramón Vitoria Gallastegui, Iban Galletebeitia, Ane Sanchez, Miren Itziar Zubizarreta Mugica
Hezkuntza funtsezkoa da jendarte humanoago, duinago eta demokratikoago baterako eraldaketa soziala ahalbideratzeko. Euskal Herriko hezkuntza erakunde batzuek eraldaketa prozesuak hasi dituzte: pedagogikoak, metodologikoak, arkitektonikoak eta pertsonalak. Prozesuotan, hezkuntzaren misioa ber-definitzen ari dira garatu nahi den pertsona -ikasle profila- misioarekin harremanetan ezaugarrituta. Kooperazioaren aldagaiak aztertzen hasterakoan identifikatzen da pertsona kooperatiboaren profila garatzeko eta neurtzeko -ebaluatzeko- beharra. Horregatik eraiki da ikasleen auto-pertzepzioa oinarri duen KOOPHEZI-i tresna: Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta Unibertsitateko Graduetarako baliagarria. Tresnaren erabilerak posible egiten du pertsona kooperatiboaren profilarekin erlazionatutako azpi-dimentsioen diagnostikoa osatzea. Proiektuaren helburua betetzeko aukera ematen dute diagnostikoek: hezkuntza zentroen eraldaketarako lagungarriak diren testuinguruak eta esperientziak diseinatzea, inplementatzea eta ebaluatzea unibertsitateko ikerlarien, hezkuntza zentroetako irakasleen nahiz komunitateko partaideen elkarlanarekin.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados