EUSKAL LITERATURA SAILAk leiho berria zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu, uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez.
Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du.
XIX. mendearen erdi aldean sortua izan arren, polizia- eta krimenliteraturak ez du gaurkotasunik ez osperik galdu. Hain zuzen ere, bere burua etengabe berritzen jakin duelako, hasierako enigma nobelagintzatik "eleberri beltza" izenez ezagutzen dugunaren askotariko aldaeretara, eta are herrialdean herrialdeko ezaugarri berezietara. Euskal Herrian ere landu da generoa, hainbat bidetatik, eta horren erakusgarri izan nahi du lan honek. Jose Antonio Loidik 1955ean Amabost egun Urgain'en argitaratu zuenetik, krimen-literaturako titulu asko daude euskal belaunaldi askoren gomutan iltzatuta: Izurri berria, 110. Street-eko geltokia, Bakean ützi arte eta beste asko. Horrenbestez, liburu honek euskal krimen-literaturaren ikuspegi zabala eskaintzea du xede, bereziki 1980ko hamarkadatik hona mugarri izan diren egile eta obren azterketaren bidez. Euskarazko krimen-literatura ez ezik, Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duten bi autoreren lanak ere biltzen dira hona. Artearen eta didaktikaren ikuspegitik ere begiratzen zaio generoari, liburuen azalen azterketa baten bidez eta literatura mota horren bidez euskara irakasteko proposamen baten bidez.
Sarrera: Polizia eta krimen-literaturaren sistema deskribatzeko oharrak
págs. 9-56
págs. 57-75
Aingeru Epaltzaren hiru eleberri intrigazkoak: Sasiak ere begiak baditik (1986), Ur uherrak (1993) eta Rock'n'Roll (2000).
págs. 77-99
págs. 101-112
Itxaro Bordaren nobela poliziakoak: Amaia Ezpeldoiren zikloa
págs. 113-159
Harkaitz Canoren unibertso literarioa eraikitzen: Estatu Batuen eragina
págs. 161-172
Generoa mugaraino eramanez: Jon Alonsoren Zintzoen saldoan eleberriaren inguruan
págs. 173-180
Bestearen begirada: Jon Arretxeren nobelagintza beltza
págs. 181-189
págs. 191-214
págs. 215-231
Ramiro Pinillaren polizia-eleberriak: desoroimenaren aurka borrokan.
págs. 233-245
págs. 247-264
págs. 265-285
págs. 287-301
págs. 303-320
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados