Hezkuntza aintzat hartzea funtsezko elementua izan daiteke garapen komunitario humano, duin eta demokratikoago baterako. Tokian tokiko hezkuntzakomunitateak saretzeak eta helburu komunen lorpenerako elkarlanean aritzeak errealitate sozial justuagoak eraikitzera bideratu gaitzake. Herri hezitzailearen ikuspegiak kontuan hartzen ditu udalerri baten dimentsio hezitzailean modu esanguratsuan sakontzeko oinarrizko elementuak: hezkuntza-komunitate kohesionatu eta saretu bat garatzea ongizate komuna lortzeko. Bide horretan, udalerriko hezkuntza-eragile guztiak gara erantzunkide. Udalerrietako hezkuntza-komunitateak saretzea garrantzia duen gaia da hezkuntzak tokian-tokian izan ditzakeen erronkei erantzuteko orduan. Garapen komunitarioak aintzat hartu beharko lituzke komunitateko kide guztientzako hezkuntza-eskubidearen bermea eta kalitatezko hezkuntzaren eskaintza. Komunitate bateko haur eta gazteen hezkuntzarako eskubidea eta haien ongizatea ziurtatzeko, ezinbestekoa izan daiteke udalerriko eragileak, ikastetxeak eta komunitateko kideak saretzea eta erantzunkidetasunez aritzea. Zehazki, garrantzitsua izan daiteke tokiko erakunde publikoen eta hezkuntzakomunitateko eragileen artean sareak sortzea, besteak beste: sektoreen arteko lankidetza sustatzeko, zerbitzuak hezkuntzan integratzeko, politika publiko eraginkorrak bultzatzeko, baliabideak eskuratzeko eta, azken batean, komunitate osoa indartzeko. Izan ere, saretze horien ondoriozko lankidetza funtsezkoa izan daiteke informazio-trukea eta elkarrekiko laguntza sustatzeko; eta horrek, aldi berean, komunitate batean hezkuntzaren kalitatea, justizia eta eskubideen bermea egikaritzen lagundu dezake, komunean, komunarekin eta komunarentzat. Baina nola lortu tokian tokiko hezkuntza-komunitateak saretzea? Zertarako? Zer-nolako prozesuak garatu ditzakegu? Nola bultzatu desberdinen arteko elkarlan-proiektuak? Nola eraiki helburu komunak? Zer funtzio eta betebehar ditu udalerriko eragile bakoitzak? Esku artean daukazun liburuxkak galdera horiei erantzuteko zenbait gako eskaintzeko ahalegina egiten du.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados