Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Jendaurreko konta-saioa: gertakari sozio-diskurtsiboa eta testu-genero berezitua

  • Autores: Leire Díaz de Gereñu Lasaga
  • Directores de la Tesis: Luis María Larringan Aranzabal (dir. tes.), Itziar Idiazabal Gorrotxategi (codir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2016
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Estibaliz Amorrortu (presid.), Inés María García Azkoaga (secret.), Jon Casenave Biella (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesi honek bi atal nagusi dauzka. Lehenengoan, euskarazko kontalaritzaren zenbait alderdi sozio-kultural aztertu dira, kontalaritza berria deitzen den mugimenduaren testuinguru orokorrean kokatuz. Euskarazko kontalaritza berria Europa mailan gertatu diren aldaketa eta behar soziokulturalen emaitza gisa aurkezten da, eta mugimenduaren kronologian aro ezberdinak identifikatzen dira. Baieztatzen da euskarazko kontalaritza berria ez dela mugimendu isolatu, ez eta jaio berria. Erakusten da, halaber, historian zehar egokitzen eta berriztatzen joan dela. Justifikatzen da kontalaritza berria deitura zertan datzan.

      Tesiaren bigarren atal nagusian euskarazko kontalaritza berriaren esparruan gauzatu diren kontalari adituen berbazko ekoizpenak aztertzen dira enpirikoki. Lehenik eta behin, ordea, aukeratutako marko teorikoaren eta metodologikoaren berri emanez ekiten zaio atalari. Interakzionismo-soziodiskurtsiboaren ikuspegia harturik egiten den aukera epistemologikoak bi ondorio ditu tesian: batetik, azter objektuaren definizioan eta bestetik, hortik sortzen den azpi-egitura kontzeptualean. Gure marko teorikoan mintzaira giza ekintza denez, eta ekintza hori genero baten araberako testu bidez datorkigunez, aztergai hartzen ditugu kontalaritza berriaren konta-saioak euren osotasunean. Konta-saioen osaera generikoa baden eta zertan den planteatzean da tesian, zehazki, konta-saioen azpiegituraren azterketa egiten delarik. Transkripzio irizpide zehatzez eraiki den corpus enpirikoa oinarri hartuta, corpuseko konta-saioak genero bateko direla erakusten dute gure emaitzek. Izan ere, bi ardatzen bidez eraikitzen den testuen azpiegitura jakin bat betetzen da corpuseko testu guztietan: horizontala -edo lineala- eta bertikala -edo estrukturatze modua-.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno