Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Argudiozko testu genero baten azterketa eta esperimentazio didaktikoa

Jaione Ibarra Atutxa

  • Tesi hau hizkuntzaren didaktika arloan kokatzen da eta Genevako eredua jarraitzen duen sekuentzia didaktiko baten esperiementazioan datza, zuzendariari gutunak testu-generoa lantzen duena, hain zuzen ere. Zentzu honetan lan honek bi ekarpen nagusi egiten ditu: alde batetik, aipatutako tresna didaktiko horren fidagarritasuna eta eraginkortasuna frogatzen ditu, kasu honetan, irakasle-gaiak diren subjetuen artean; eta, beste alde batetik, zuzendariari gutunak generoaren ezaugarritze zehatza eskaintzen du, argudiozko testuak irakasteko ikas-edukiak identifikatuz. Gaur egun hizkuntzaren didaktikak ikuspegi komunikatibo eta diskurtsiboan oinarritutako proposamen didaktikoak eskatzen ditu, testua irakas-unitate moduan hartuta. Tesi honek Bronckarten ikuspegi sozio-diskurtsiboan oinarrituta, hizkuntza-gelan egin beharreko lanari ekarpen zehatza egiten dio.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus