Bertako sagarrak erabilita, sagar barietate bakarreko sagardoak egin dira, hiru kanpainetan zehar: 2012, 2013 eta 2014ko kanpainetan, hain zuzen ere. Sagar mota bakoitzak ematen duen sagardoa aztertzeko, muztioetatik abiatuta, hainbat parametro fisikokimiko neurtu dira. Honekin batera, muztio bakoitzaren profil polifenolikoa neurtua da, eta honen bilakaera jarraitu da hartziduran zehar. Horrela, polifenol bakoitzaren eragina honako parametro hauetan determinatu da: indar antioxidatzaile totala, iluntzea, proteinekin hauspeatzeko gaitasuna, uhertasuna eta erredox potentziala.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados