Tesi honetan Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten ari diren Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduko ikasleen irakurketarekiko jarrerak, irakurtzeko motibazioa eta irakur-ohiturak aztertu dira. Horretarako, bi neurketa-tresna sortu behar izan dira; IJBG (Irakurketarekiko Jarrerei Buruzko Galdetegia) eta IRARRA (Irakurtzeko Arrazoiak). Prozedura estatistikoaren bidez tresna biak balioztatu eta beste aldagaiekin gurutzatu ondoren, emaitzek erakusten dute maisu-maistragaiek ez dutela interes handirik irakurketa-jardueretan, haien motibazio nagusia irakurtzeko osagai estrintsekoetan oinarritzen dela eta haien irakur-ohiturak hobetzekoak direla.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados