Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ikaskuntza-Zerbitzua. Hezkuntza komunitateko eragile ezberdinen arteko harremanak eraikitzeko eta sendotzeko bidea

    1. [1] Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

      Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

      Leioa, España

  • Localización: Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria, ISSN 0214-9753, Vol. 33, Nº. 1, 2021, págs. 83-105
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Service-Learning. The way to strengthen relations between members of the educational community
  • Enlaces
  • Resumen
    • euskara

      Hezkuntzak egungo herritar diren haur zein gazteak bizitzarako prestatu behar dituela adituta, ezinbestekoa izango da, horren bitartez, bizitza eta ikaskuntzaren arteko lotura bermatzea. Eginbide horretan, Ikaskuntza-Zerbitzua (I-Z), mundu errealaren eta eskolaren arteko lotura ezartzen duen metodologia eredugarri bilakatu da. Kasuan kasu, azterketa hau, Portugaleteko Santa Maria ikastetxean kokatu da. Bertan, Batxilergoan 22 urteko ibilbidea duen I-Zren baitako esperientzia bat aurkitu baita. Hortaz, hurrengoa da ikerlan honen bidez eskuratu nahi izan den helburua: I-Zren bidez Santa Maria ikastetxeko hezkuntza komunitateko eragileen artean sortzen diren harremanak aztertzea. Horretarako, azterketa honetan diseinu kualitatibo bat jarraitu da eta, honen baitan, kasu azterketaren metodoa hautatu da. Honenbestez, hurrengo azterketa, I-Zren gaian aditua den ikastetxeko kide bati egindako estandarizatu gabeko bi elkarrizketetan eta 31 dokumenturen analisian oinarritu da. Eskuratutako informazioaren kategorizazio zein kodifikazioa burutu ostean, emaitza aipagarri ugari eskuratu dira: ikasleen eta irakasle -ikasleen arteko harremanak hobetzen dituen eta eskola zein komunitatearen artean loturak bultzatzen dituen esperientzia ezagutu da.

    • English

      Education has the duty to prepare children and young people for life as today’s citizens; so it is essential to guarantee the relationship between life and learning. In this task, Service Learning (I-Z) has become an exemplary methodology that links the real world with the school. In this case, the study has been located in the school Santa Maria of Portugalete, as a 22-year S-L High School experience has been found. Thus, the aim of this study is to analyse the relationships established through S-L between the different agents of the educational community in the school Santa Maria. In order to acquire as much knowledge as possible, a qualitative design has been followed, using the case study method. Therefore, the research is based on two non-standardized interviews that have been made to an expert of S-L and on the analysis of 31 documents. After categorising and coding the information obtained, a number of noteworthy results were obtained: it has been known an experience that improves relations between students and teacher-students and fosters links between the school and the community.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno