Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ahozko gogoetasua eta hizkuntzen programazio bateratua: Esperientzia bat unibertsitatean

Arantzazu Ozaeta Elorza, Begoña Pedrosa Lobato, Asier Irizar Mezo, Beñat Doxandabaratz Otaegui

  • Ahozko hizkuntza irakatsi beharraz, gero eta kontzientzia zabalagoa dugu irakasleok. Eta, ziurrenik, gero eta saiakuntza gehiago egiten dugu ikasgelan ahozkoa lantzeko, eta baita arreta espazio gehiago emateko ere. Guztiarekin, ahozkoa ikasteko ez da nahikoa hitz egitea. hori beharrezkoa da, baina ez nahikoa: "ahozkoak" programazioa eta esku-hartzea eskatzen ditu. Orobat, beharrezkoa da ikasleak ahozko gogoetasua egitea: hau da, bere produkzioaren gainean hausnarketa egitea eta hausnarketa horretatik aurrerapausoak ematea. Hizkuntzaren erabilera-esparru batzuek halaxe eskatzen baitute (beste batzuek ahozko automatiko eta bat.batekoa eskatzen duen bezalaxe). Artikulu honetan ahozko gogoetatsuaren inguruan egindako lanketa bat erakusten duen adibide bat eskaini nahi dugu. Uste dugu hiru hizkuntzak batera programatzeak ere lagundu eta areagotu egiten duela hizkuntzaren gaineko hausnarketa edo gogoeta metalinguistiko hori.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus