Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Eae-ko eskolen eraginkortasunaren eta hobekuntzaren gaineko txostena: 2015-2019

Imagen de portada del libro Eae-ko eskolen eraginkortasunaren eta hobekuntzaren gaineko txostena

Resumen

  • Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2011n abiarazi zen eskolen eraginkortasunaren eta hobekuntzaren lan-ildoa. “Balio erantsi handiko ikastetxeen ezaugarriak eta jardunbide egokiak” izeneko ikerketa-proiektua I+G+b proiektuen deialdira aurkeztu zen (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+b proiektua. Erreferentzia EDU2011-24366).

    Proiektu hori onartu zuten, eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arteko aldian garatu zen. Ikerketaren lehen fase honi dagozkion txostenak ISEI-IVEIren webgunean daude eskuragarri; helbide honetan: http://www.isei-ivei.hezkuntza.net/web/guest/centros-eficaces.

    Gainera, Participación Educativa aldizkarian ikerketaren laburpena argitaratu dute (Lizasoain eta Angulo, 2014).

    Lehen proiektu horren jarraipen gisa, 2014ko deialdian aurkeztu zen proiektu hau:

    “Eraginkortasun oso handiko edo oso txikiko ikastetxeen luzetarako azterketa eta testuinguruan kokatutako azterketa: eskola-hobekuntzarako ekintzen diseinua”. (Ekonomia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G proiektua, erreferentzia EDU2014-53511-P). Proiektu hori ere onartu zuten, eta 2015eko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arteko aldian gauzatu zen.

    Bi kasuetan, ikerketa-taldea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI-IVEI) teknikariek osatu dute. Parte hartu dute, halaber, unibertsitate hauetako ikertzaileek ere: Kaliforniako Los Angeleseko Unibertsitatekoek (UCLA), Kalifornia Beheko Unibertsitate Autonomokoek (UABC) eta Aguascalientes-ko Unibertsitate Autonomokoek (UAA) –azken bi horiek Mexikokoak– eta Kolonbiako La Sabana Unibertsitatekoek.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno